XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur itsasora joan behar dugu nahitaez, esan zuen Tomek gosaldu eta gero.

Bero honekin? erantzun zion amak.

Zergatik ez zara Siriusekin joaten? proposatu zion aitak.

Edo ez du bizikletarik?

Bai, esan zuen Tomek.

Zalantzan zegoen.

Ados al zaudete zuek horrekin?

Nola ba ez, erantzun zion amak.

Eta har ezazu diru pixkat, esan zion aitak.

Limonada eta izozkia erosteko.

Nahiz udako egun eguzkitsua izan, Tom ikaragarri zurbila zegoen etxera itzuli zenean.

Bizikleta itzuli hori nekagarria izan da ezbairik gabe, esan zuen amak.

Bai. Tomek aharrausi egin zuen.

Eta zer moduz ibili zarete hondartzan? galdetu zion amak.

Ondo. Tomek aharrausi egin zuen berriro.

Bainatu al zarete?

Ni bai. Sirius ez da uretara joaten.

Ez dela uretara joaten, zure Sirius delako hori? esan zuen Tomen aitak jolasean.

Ez du igeritan jakingo!